2016-11-24. Nutrizioa.

Azaroaren 24an, osteguna, NUTRIZIO ikastaro interesgarria izan genuen ikastolako Hitzaldi Aretoan, arratsaldeko seietan. Prestakuntza saio honen helburua ume eta gazteen nutrizioaren ohitura osasungarrien inguruko oinarrizko argibide eta jarraibideak ezagutaraztea izan da.  Rev&Prev-eko enpresako aditua den Álvaro Gallego hizlariaren eskutik jaso genuen informazioa.
Nutrizioak osasunean daukan garrantzia aintzat hartuta eta honi buruzko informazioa denontzat aberasgarria delakoan, ikastolako familia, ikasle eta langile guztiok animatzen zaituztegu elikadura orekatua izan eta kirola egitera.

2016-10-25. LH 6. Txirringaeskola.

Urriaren 25ean “Txirringaeskolan”-eko begiraleak Asti Lekura etorri ziren, urtero bezala.
Begiraleak Lehen Hezkuntzako ikasleei bizikleta erabiltzearen alde onak era praktikoan zein teorikoan ezagutarazteko asmoz.
Ikastolako neska-mutilei bideratutako proiektu hau 2009an sortu zen eta beronen helburua ikasleei zeintzuk diren bizikletaz ibiltzearen onurak jakinaraztea da, bai norberari dagozkionak (osasunean), baita gizarteari ere dakarzkionak (jasangarritasunean). Aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak aritu dira ikasten, ikastolako kanpoaldean trebetasunak landuz zein barruko Hitzaldi Aretoan hainbat kontzeptu interesgarri ikasiz.

2016-12-01. “Lagunekin baratzean”.

 Lagunekin baratzean” txotxongilo saioa izan zuten ostegunean HHko 5 urteko umeek eta LHko 1. ziklokoek.

Ostegunean “Bihar” taldea ikastolako Hitzaldi Aretora etorri zen “Lagunekin baratzen”txotxongilo emanaldia bost urteko eta LHko 1 eta 2. mailakoei eskaintzera. Jarduera hezigarri hau Portugaleteko Drogomenpekotasun Sailaren eskutik dator. 

2016-11-30. LH 1. MAILAKOAK KARPINERA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak Karpinera joan ziren. 
Karrantzako Karpin Abenturak eginkizun hetzitzaile garrantzitsua dauka.
Biztanleria osoari zuzendua dagoen arren, gazteenei bideratutako lanean nabarmentzen dira batez ere. Horretarako elkarlanean aritzen dira ikastetxeekin monitorizatutako bisiten programaren bitartez.


2016-12-05. MENDI TALDEKOEN LEHENENGO IRTEERAK

Asti Leku Mendi Taldeak hasita dauzka denboraldi honetako irteerak.
Ikastolako mendizaleak hasi dira Diputazioko Eskola Kirolak antolatutako irteeretan parte hartzen.
Dagoeneko Mendibil, Kalamua eta Mello mendiak igota dauzkate. Kalamuako egunean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat mendizale animatu ziren.
Dena dela, Mendi taldeari buruzko informazio gehiagonahiko bazenute...: http://blog.alkartu.org



2016-11-09 LH 1.mailakoen denbora makinak.

Denbora geldiezina dela esaten da, baina gure LH 1.mailako ikasleek lortu dute mito hori apurtzea....
DENBORAREN MAKINAK asmatu dituzte!
Orain denboran aurrera eta atzera bidaiatzeko aukera dugu eta gainera 
BERRERABILITAKO MATERIALEKIN!

ETORRI DENBORAN BIDAIATZERA!







2016-11-09. Ortua martxan!

Ikasturte berriari begira DBH 3.mailako ikasle talde berriak
 hartu du ortuaren ardura eta jadanik lanean hasi dira. 
Belar txarrak kendu, lurra prestatu, beharrezkoak dituzten azalpenak prestatu 
eta LH 5. mailakoekin neguko ortuariak ereiten ibili dira. 

ANIMO!









2016-11-09. Udazkeneko loreak

Datorren astelehenean perretxikoen erakusketa izango dugu LHko atondoan.


Urte batzuetatik hona, ohitura denez, datorren astelehenerako, hilak 7, perretxiko erakusketa txiki bat antolatu dugu LHko eraikinean. Ikasleek era aktiboan parte har dezaten, umeekin mendira joan eta bertan aleak biltzera gonbidatzen zaituztegu. Eta ikastolara badakartzazue, zuek bildutakoak beste partaide batzuek (irakasleek, gurasoek…) ekarritakoekin batera Lehen Hezkuntzako atondoan ikusgai egongo dira.
Roberto Fernández irakasleak darama ekimen honen ardura, eta honelako ekintzak eguneroko heziketa-lanari beste kutsu bat ematen lagungarriak direlakoan, zuen laguntza  eskatu eta eskertu nahi dizue.



2016-10-22. DBH3. Udako azken uzta!

DBH 3.mailako ikasleak uda honetan ortuak eman duen azken uzta jaso dute. 
Gainera, neguko landaketetarako lurra prestatzen ibili dira, 
aurretik datorkigun ikastutean ortuan ibiliko diren ikaskide berriei bide eginez.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik... ortutxo!

2016-10-21. DBH1. AZTERKOSTA

Azterkosta programaren barruan, sentsibilizatzeko eta itsasoaren ingurua hobeto ulertzeko, panel didaktikoak izan genituen ikusgai LHko eraikuntzan. Bertara, DBH 1.mailako ikasleak hurbildu ziren gugandik hain gertu eta aldi berean hain misteriotsua den itsasoaren informazio gehiago jasotzeko. Ah zelako aurkikuntza!  


2016-11-09. Zientzia astea

Oraingo honetan Guraso Gunea taldekoek sumendiak eraikitzen irakatsiko digute. 
Azaroaren 18an, ostirala (ordutegia 16:10 – 17:20), sumendiak egiten ikasiko dugu eta jarraian geuk sortatuko sumendien erupzioak ikusi ahal izango ditugu.
Izena emateko korreo bat bidali hurrengo posta elektronikora, azaroaren 14 baino lehenago: talleresastileku@gmail.com
Korreo bakoitzean gehienez izen bi eman daitezke, kopurua mugatua izan behar delako. Ekintza honen prezioa: euro bi.


2016-10-21. HH4. Itsasminez

TXONTXONGILOEK ITSASO ERAKUSGAI

Azterkosta programaren barruan "Itsasminez" etorri zaigu ikastolara!
Gaur goizean, HH 4 urteko umeak Itsasoa eta bere inguruaren zaintzaz jabetzeko txontxongiloen emanaldia izan dute.
Adi-adi jarraitu dute ikuskizuna eta bertatik bertara bizi, emozioak ere agerian...

2016-10-18. LH3. Azterkosta

 Azterkosta erakusketa LHko eraikinean urriaren 11tik 25era.
Azterkosta erakusketa ibiltariak aukera paregabea eskaintzen du itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko. LHko 3. ziklotik gorako ikasleei zuzenduta dagoen erakusketa interesgarri hau urriaren 25era bitartean bisitatu dezakete gure ikasleek.

Ezetz ausartu itsasoaren misterioetan murgiltzera…!


2016-09-26. Oreinen marrualdia

Udazkenean sartzea eta oreinen arraldia puri-purian egotea bat datoz.
Marrualdiaz goxatu eta txunditua gelditzeko aukera paregabea!


2016-09-21. Aurtengo egutegia

Aurten ere ASTI-LEKU MENDI TALDEA martxan!
Parte hartu nahi duzuen gustiontzat hainbat informazio helarazten dizuegu: egitaraua, izen ematea...
Aukera aprobetxatu eta ONDO IBILI!

Sarrera


Zer da Eskola Agenda 2030?
2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.
Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

2016-06-06.LH3.Ekosistemak lantzen

LH3. mialako ikasleek Txanelan ekosistema ezberdinak landu dituzte.
 LH3.Eko ikasleek horren inguruko maketa bat egin dute.

2016-05-27.HH5.Birziklapena

DBH3.mailako agenda 21eko  ikasleek, birziklapena azaldu zieten HH5.mailako ikasleei. Azalpena eman ostean, joku batzuk prestatu zituzten txikitxoentzako. Haur hezkuntzako ikasleek interes handiarekin parte hartu zuten.


2016-06.LH2 Areitz Soroan

Pasa den astean Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeak Galdameseko Areitz Soroa baserri eskolan egon ziren. Baserri eskola honetan natura eta ekologiari lotutako hainbat ekintza antolatzen dituzte, hala nola baserri ekologikoa, baratza ekologikoa, inguru giro tailerrak, ibilbide ekologikoak…
http://www.areitzsoroa.com/euskera/baserri-eskola/