2015-04-29,30 Paperaren garrantzia.

DBH1.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten.
Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten. Originalenek oparia izan zuten.

2015-04-22,27. HH3.maila Urdaibain.

Urtero bezala HH3.mailako ikasleak Urdaibai baserri eskolara joan dira.
HH3n Urtxintxa materialaren 9. unitate didaktikoa baserriko animalien inguruan garatzen da. Eta unitatearen bukaeran, hilabete baten bueltan, baserrira joaten dira, unitatean zehar ikasitako guztia uzenean bizitzera: Animalia desberdinak ikusi eta ukitu, arrautzak batu, ardiei eta oiloei jaten eman…txitoak, arkumeak…besoetan hartu, letxugak erein eta landatu…etab.

Umeak urtero oso pozik bueltatzen dira, ez ohiko eta oso dibertigarria den eguna pasa ostean.
HH3A                                                                    HH3B


HH3D                                                                    HH3E

2015-05.Birziklatutako materialekin eskulanak egiten.

Pixkanaka, pixkanaka ikasturtea aurrera doa eta azkenengo hiruhileroko Guraso Gunekoek egitarau interesgarria prestatu digute.
Birziklatutako materialekin umeentzako “cazabolas” tailerra antolatu dute.


2015-03-25.BirziklapenaLH2

DBH 2.mailko eskola agenda 21eko ikasleek birziklapena azaldu zieten LH2.mailako ikasleei. Horretarako, aurkezpen bat prestatzeaz gain, joku batzuk antolatu zituzten.

2015-04-22,23.Birziklapena HH5

DBH2.mailako agenda 21eko  ikasleek, birziklapena azaldu zieten HH5.mailako ikasleei. Azalpena eman ostean, joku batzuk prestatu zituzten txikitxoentzako. Haur hezkuntzako ikasleek interes handiarekin parte hartu zuten.


HH5AB                                                                                    HH5DE

2015-03-25.Zientzia.Eguna.

Batxiler 2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20 esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko. 

Lehen hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan parte hartzeko aukera izan zuten.

LH1. mailakoak                                                                LH6.mailakoak


Lan taldea: 2.batxilerreko fisika ikasleak

Bideoak: La historia de...


 La historia de las cosas    La historia de los cosmeticos    La historia del agua embotellada   
 La historia de las soluciones

Tapoien bilketa

"Itxaropena garraiatzen dugu"
HH,LH eta DBHko eraikuntzetan gaizorik dauden umeentzat tapoien bilketa egiten da.

2015ko martxoa. Porta-bokatak

Portugaleteko Udaletxeak ikasleei bokatak eramateko zorroak oparitu dizkie.
Berrerabilgarriak diren bokarta bilgarri hauekin, aluminioaren erabilera saihesten dugu.

 




2015ko martxoa. LH2.mailakoak garbigunean.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Garbigunera joan ziren birziklatze prozesuaren hasierako fasea hurbiletik ezagutzeko.
Urtero bezala, eta Txanela barruan dagoen birziklapen atalari lotuta, Garbigunera joan ziren birziklatze prozesuaren lehenengo fasearen nondik norakoak ezagutzeko. Horretarako bertako arduradunak tokia erakutsi bitartean hainbat gauza interesgarri azaldu zizkien: zeintzuk diren bertara eramaten diren materialak,  nola sailkatzen diren, zertarako erabiliko diren…



DBH 1.koak egindako irudi bektorialak

2015-03-12 eta 2015-03-13. DBH1. mailakoak udal diagnostikoan.

DBH 1. mailakoek Portugaletetik atera eta udaletxeak antolatutako udal diagnostikoa egin dute. Aurtengo gaia: Aztarna Ekologikoa.
Elikadura eta garraioa aztertu dute, horretarako supermerkatu batean egon dira eta kaletik topa dituzten adineko pertsonei galdera batzuk egin dizkiete.

DBH1A                                                                                          DBH1B


DBH1D                                                                                          DBH1E

2015-03-11. LH6 txirringaeskola.

LHko 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta.   

2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten. Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 11, Los Llanos futbol zelaian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz  prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.

2015-03-06. Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Martxoaren 6an Asti-Lekuko batxilerreko ikasleek egindakoa.


 Bideoa
Argazkian klik eginez ikasleek egindako antzezlana.





2015-03-18.DBH1. Jardunaldi Teknikoak

DBH1.mailako Eskola Agenda 21eko delegatuek, Santa Clara Kultur Elkartean, Portugaleteko udaletxeak antolatutako jardunaldi tekniko batzuetan parte hartu zuten.
Gaia: Elikadura eta Aztarna Ekologikoa.

Argazki Lehiaketa.

DBHn argazki lehiaketa bat antolatu da, gaia: Gure kostaldea. Argazkiak eraikuntzaren karrejuetan jarri dira.


2015ko martxoa. Kotxeen erabilpena murriztu

Asti Lekuren Mugikortasun Planari lotutako kanpaina berri bat jarri dugu abian, kotxeen erabilpena murriztearen aldekoa.
Web orrialdean gaurtik ikus dezakezuenez, kotxeen erabilera murriztearen aldeko kanpaina bat jarri dugu martxan. Asti-Lekuren Mugikortasun Planari lotutako kanpaina honek era grafiko eta sinple batean animatzen gaitu ikastolara etortzen garenean kotxea ahalik eta gutxienetan erabil dezagun.


2015-03-04. Birziklatutako materialak erabiltzen.

LH5. mailakoek munduko kultura ezberdinak bistaratzeko, irudikatzeko....Txanela proiektuko eskulana burutu dute.