Aurten EA21ek 10 urte betetzen ditu Portugaleten, hori dela eta, ikastetxe ezberdinetako ikasleek egindako lanekin erakusketa bat egin da Santa Clara kulturtegian.
Portugaleteko ikastetxe gehienek parte hartu dute proiektu honetan lan ezberdinak aurkeztuz.
Asti-Lekuko DBH 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, udaletxeak amandako lorontzi batekin eskultura polit bat egin dute. Egindako lanan, ikastolaren identitatea eta aztarna ekologikoa adierazten dira.
Erakusketaren inaugurazioan, maiatzaren 11an, Portugaleteko alkatea egon zen.
Eskola Agenda 21en barruan, Bartzelonako Unibertsitateko, Bernat Claramunt irakaslea, DBH4.mailako biologiako ikasle batzuekin egon da, biodibertsitatearen inguruko proiektu bat garatzeko.
Proiekturako, www.inaturalist.org webgunea erabiliko da. Bertan, gure ikasleek egindako izaki bizidunen behaketak eta azalpenak agertuko dira.
Aurten, hasiera emango diogu lanari ikasle talde txiki batekin eta ondo funtzionatzen badu, datorren urtean 4.mailako biologiako ikasle guztiekin egingo dugu.
DBH1.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten.
Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten. Originalenek oparia izan zuten.
Urtero bezala HH3.mailako ikasleak Urdaibai baserri eskolara joan dira. HH3n Urtxintxa materialaren 9. unitate didaktikoa baserriko animalien inguruan garatzen da. Eta unitatearen bukaeran, hilabete baten bueltan, baserrira joaten dira, unitatean zehar ikasitako guztia uzenean bizitzera: Animalia desberdinak ikusi eta ukitu, arrautzak batu, ardiei eta oiloei jaten eman…txitoak, arkumeak…besoetan hartu, letxugak erein eta landatu…etab.
Umeak urtero oso pozik bueltatzen dira, ez ohiko eta oso dibertigarria den eguna pasa ostean.
DBH 2.mailko eskola agenda 21eko ikasleek birziklapena azaldu zieten LH2.mailako ikasleei. Horretarako, aurkezpen bat prestatzeaz gain, joku batzuk antolatu zituzten.
DBH2.mailako agenda 21eko ikasleek, birziklapena azaldu zieten HH5.mailako ikasleei. Azalpena eman ostean, joku batzuk prestatu zituzten txikitxoentzako. Haur hezkuntzako ikasleek interes handiarekin parte hartu zuten.
Batxiler
2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten
lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak
erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten
LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20
esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko.
Lehen
hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan
parte hartzeko aukera izan zuten.
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Garbigunera joan ziren birziklatze prozesuaren hasierako fasea hurbiletik ezagutzeko.
Urtero bezala, eta Txanela barruan dagoen birziklapen atalari lotuta, Garbigunera joan ziren birziklatze prozesuaren lehenengo fasearen nondik norakoak ezagutzeko. Horretarako bertako arduradunak tokia erakutsi bitartean hainbat gauza interesgarri azaldu zizkien: zeintzuk diren bertara eramaten diren materialak, nola sailkatzen diren, zertarako erabiliko diren…
DBH 1. mailakoek Portugaletetik atera eta udaletxeak antolatutako udal diagnostikoa egin dute. Aurtengo gaia: Aztarna Ekologikoa.
Elikadura eta garraioa aztertu dute, horretarako supermerkatu batean egon dira eta kaletik topa dituzten adineko pertsonei galdera batzuk egin dizkiete.
LHko 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso duteTxirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta.
2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten. Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 11, Los Llanos futbol zelaian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.