DBH1.mailako Eskola Agenda 21eko delegatuek, Santa Clara Kultur Elkartean, Portugaleteko udaletxeak antolatutako jardunaldi tekniko batzuetan parte hartu zuten.
Gaia: Elikadura eta Aztarna Ekologikoa.
Argazki Lehiaketa.
DBHn argazki lehiaketa bat antolatu da, gaia: Gure kostaldea. Argazkiak eraikuntzaren karrejuetan jarri dira.
Etiquetas:
DBH
2015ko martxoa. Kotxeen erabilpena murriztu
Asti
Lekuren Mugikortasun Planari lotutako kanpaina berri bat jarri dugu abian,
kotxeen erabilpena murriztearen aldekoa.
Web
orrialdean gaurtik ikus dezakezuenez, kotxeen erabilera murriztearen aldeko
kanpaina bat jarri dugu martxan. Asti-Lekuren Mugikortasun Planari lotutako
kanpaina honek era grafiko eta sinple batean animatzen gaitu ikastolara
etortzen garenean kotxea ahalik eta gutxienetan erabil
dezagun.
Etiquetas:
Orokorra
2015-03-04. Birziklatutako materialak erabiltzen.
LH5. mailakoek munduko kultura ezberdinak bistaratzeko, irudikatzeko....Txanela proiektuko eskulana burutu dute.


Etiquetas:
LH
2015-03-02. Umeen egoera munduan.
LH6. mailakoek, ingeleseko ikasgaian munduan zehar umeen egoera aztertzen dute mural polit batzuk eginez.


Etiquetas:
LH
Mundua isilarazi zuen neskak
1992.urteko ekainaren 3an, 12 urteko neska bat, Severn Suzuki, ume talde batekin (Vanessa Suttie, Morgan Geisler, Michelle Quigg) Canadatik, Rio de Janeiro arte joan zen, bertan ospatu zen "The Earth Summit" Ingurumen eta Garapenerako ONUk antolatutako konferentzian parte hartzeko.
Severn Suzuki 10 urte zituenean, bere lagunekin, ECO ( Environmental Childrens Organization ) sotu zuen Vancouverren Canadan.
Etiquetas:
Bideoak
2015-02-07. Azterkosta lehiaketan Irune Perez Irabazle.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatzen duen Azterkosta argazki lehiaketan, gure DBH 4. mailako ikasle den Irune Perezek irabazi du bere kategorian.
Argazki Irabazlea |
![]() |
Irune Donostiako Acuariumean oparia jasotzen. |
Etiquetas:
DBH
2014ko abendua. DBHko ikasleak Elikagaien Bankukoekin lanean
Elikagaien Bankukoekin batera DBHn elikagaien bilketa egin da.
Etiquetas:
DBH
2015ko otsaila. Gosari osasungarriak
GOSARI OSASUNGARRIAK LHKO 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO


Urtero bezala, “BIHOTZ BIZI” elkartearen laguntzaz GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIAK izeneko prestakuntza-saioa ekarri dugu ikastolara, umeek uler dezaten zein garrantzitsua den ondo gosaltzea.
Ostegunean, otsailak 5, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek dietista-nutrizionista baten hitzalditxoa entzun ondoren “gosari bihotz osasungarria” hartu zuten: laranja, banana, ogia, olioa, indioilar-hotz egosia, esnea, eztia eta kakaoa.
|
Etiquetas:
LH
2014-02-04. Aspaldikon Agate Deuna abesten.
LH2. mailako ikasleak, Portugaleteko Aspaldiko egoitzara joan ziren Agate Deuna abestera.
Urtero bezala, otsailaren 4an, Asti-Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak eta irakasleak, Aspaldiko Egoitzara Agate Deuna abestera hurbildu ziren eta bertakoak hunkiturik utzi zituzten.
Aurten ospakizun berezi batean hartu dute parte, izan ere, egoitzan bizi diren hiru andre omendu dituzte 100 urte baino gehiago bete dutelako.
Jarraian agertzen den youtube helbidean, honi buruz Tele 7k emandako erreportaia ikus dezakezue.
|
Etiquetas:
LH
2015ko urtarrila: SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA
| |||||||
Etiquetas:
HH
2015ko urtarrila. Kafe ekologikoa.
DBHko eta LHko eraikuntzan dauden kafe makinak aldatu dira kafe ekologikoa ipintzeko.




![]() |
Kafe makina berriak |
![]() |
Kafea hartzeko txokoa LHn |
Etiquetas:
Orokorra
2014ko abendua. Batxilerreko ikasleak Elikagaien Bankukoekin lanean
Elikagaien Bankukoekin batera LH eta HHn elikagaien bilketa egin da.
Elikagaien antolakuntzan eta kudeaketan batxilerreko ikasleak izan ditugu laguntzaile.

Elikagaien antolakuntzan eta kudeaketan batxilerreko ikasleak izan ditugu laguntzaile.


Etiquetas:
Batx
2014ko azaroa. Batxiler 1.mailakoekin boluntariotza sustatzen. BOLUNTA erakundearekin.
Erakundeko arduradunak, boluntariotza zer den azaldu zuen eta
ezagutarazi zien inguruan egon daitezkeen beharrei erantzuteko zeintzuk
erakunde dauden.
Ikasleek, poster batzuk egin zituzten, gure gizarteak duen alde
positiboak eta negatiboak argazkien bidez eta mezuen bidez adierazteko.



Etiquetas:
Batx
Aztarna ekologikoaren kalkulua
KALKULA EZAZU ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA.
PLANETAREN ZENBATEKO ZATIA JATEN ARI ZARA ZU?
PLANETAREN ZENBATEKO ZATIA JATEN ARI ZARA ZU?
Emaitzak otsailerako egongo dira....
2015ko urtarrila TXOKO BERDEA martxan
DBHko eraikuntzaren sarreran, TXOKO BERDEA jarri dugu. Bertan EA21eko berriak eta informazioa agertzeaz gain, tonerra, CD/DVD, pilak eta boligrafoak birziklatzeko kutxak egongo dira.
Panela margozten |
Panela berde kolorez margozten |
![]() |
TXOKO BERDEA PREST |
Etiquetas:
DBH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)